Blog

MISLATA ART AL CARRER

Apirilean Valentziako Mislatako kale-antzerki jaialdian egongo TXATARRA ikuskizunarekin

Tags: 

MAGDALENA CIRCUS 2015

Berriro ere Castellon de La planan egien duten zirko jaialdian egongo gara Xarxa Teatre-ko lagunekin jaialdi eta hiri polit horretaz gozatzen. Aurtengo edizioan TXATARRA izango da aurkeztuko dugun ikuskizuna.

Tags: 

2016ko Urtarrila, estreinaldia Arriaga Antzokian

Bilboko Arriaga Antzokiak, "Cuartitos del Arriaga" 2016eko programazioan Malas Companias haintzat hartu du, beraz, aretorako gure lan berria Arriagan estreinatuko dugu. Antzoki eder honetan zirkoa egingo dugun lehen talde euskalduna izanik.

Tags: 

Eusko Jaurlaritzaren Kultur arloak TXATARRA babesten du

Eusko Jaurlaritzaren Kultur arloa beste behin Malas Companias-ek aurkezten duen lan bat babesten du. Oraingoan babesa TXATARRA ikuskizunarentza da, espero dugu babes eta errekonozimendu honek taldearen ibilbidea sendotzen laguntzea.

Tags: 

Txatarra A Coruñako Manicomicos Jaialdian

Txatarra ikuskizunak bere aretoko lehen emanaldia egingo du , Urriaren 26an A Corunako Agora antzokian Manicomicos  jaialdiaren barruan, besteak beste , Hilary Chaplain pailazo estatubatuarrarekin batera.

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN JAIA

Beste behin ere Malas Companias eskola publikoaren Jaian parte hartu dugu...kriston giroa eta kriston arrakasta..GORUNTZ GOAZ GO GO!!!

Tags: 

Umore azoka TXATARRA ren ekoizpen laguntzailea

Leioako nazioarteko kale artisten azoka,Umore azokak, elkarlan hitzarmena sinatu du gurekin, ekoizpen laguntza ahalbideratuz eta beste behin gure taldea eta proiektu berriari bere babes osoa eskeiniz.

Tags: 

Euskal eskola publikoaren jaia

Huurengo  Ekainaren 1ean Balmasedan ospatuko da euskal eskola publikoaren jaia eta berriz ere Malas Companias present egongo da eskola publikoari babesa ematen hobekien dakien moduan, zirkoa egiten. TXATARRA ren emanaldia 16:30 etan izango da...

Tags: 

TXATARRA Bilboko Kalealdian

Hurrengo Uztailaren 3an Bilboko nazioarteko kale-antzerki jaialdian, KALEALDIA, parte hartuko dugu. bi emanaldi jarraian emango ditugularik..aurrera TXATARRA

Tags: 

TXATARRA aurre -estrenaldia Bilboko ZAWPen

Dagoeneko gure ikuskizun berriak kalea ikutu du!!Aurreko Apirilak 25 , aurre-estrenaldia izan zen Bilboko ZAWPen zorrotzauren, hilabete luzez gure lan berria prestatzen egon garen lokaletik gertu. Senideak, lagunak, lankideak...

Orriak